Polena 225gr

8,85

Polena erle-produktu bat da, balio biologiko handikoa eta beren umeak hazitzeko erleek loreetatik biltzen dutena.
Erleak lorez lore ibiliz biltzen du polena eta milaka polen-ale elkarrekin bilduz pilotatxo batzuk egiten ditu eta atzeko hanketan itsatsita erlauntzara ekartzen ditu.

300 stockean

Kategoria

Deskribapena

Zer da?

Polena erle-produktu bat da, balio biologiko handikoa eta beren umeak hazitzeko erleek loreetatik biltzen dutena.
Erleak lorez lore ibiliz biltzen du polena eta milaka polen-ale elkarrekin bilduz pilotatxo batzuk egiten ditu eta atzeko hanketan itsatsita erlauntzara ekartzen ditu.

Osagaiak

Bere osagairik nagusienak dira: hezetasuna %4, karbono-hidratuak %50 (zuntza da asko), koipekiak %5, proteinak %35 eta gatz-mineralak %6. Bitaminen artean B, C eta A probitamina taldekoak dira nagusienak eta errutina. Gatz mineralen artean ugarienak dira: Potasioa, kaltzioa, magnesioa eta fosforoa.

Propietateak

Digestio eta hesteetako arazoetarako (idorreria edo beherakoa); gaixoaldien ondorengo errekuperaziorako, apetitua berreskuratzeko, anemia kasuetan, alergien kontra, hazitzen ari diren gazteentzat, prostatitisaren prebentziorako eta kirolarientzat.

Aurkezpena

GIEZ-BERRIk kalitaterik handieneko polena eskaintzen dizu 250g ko edukiera ontzitan.

Gomendioa

Onena baraurik goizean kolaratxo bat hartzea da, disolbatuta hobe, laranja-zukuz edo yogourth-arekin ere har daiteke.
Denboraldi luzean hartu behar dutenei aholkatzen zaie tarteka atsedenaldi txikiak egitea, adibidez, astebete bat hilean behin.

Additional information

Pisua .440 kg

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar