Giez Berri

Zer da Giez Berri?

Erlezainez osaturiko enpresa hau 1993tik hona arduratzen da Euskal Herrian ekoizturiko Eusko Labeleko eztia ontziratzeaz eta merkaturatzeaz.

GIEZ-BERRIk kalitate goreneko eztia eskaintzen du, eta gertutik zaintzen du erleek abarasketan eztia ezartzen dutenetik zure etxeko jangelara artekoa. Nagusiki, hotzean krematutako eztia ontziratzen da, propietate biologiko guztiak mantenduz.

Eusko Labeldun eztiaz gain, beste produktu batzuk ere ontziratu eta merkaturatzen ditu GIEZ-BERRIk; adibidez, eztia erregina-jele freskoarekin, eta eztia erregina-jele freskoarekin eta polenarekin.

Zergatik?

Kalitate goreneko eta erabat naturala den Eusko Label eztia ekoizteko, ontziratzeko eta merkaturatzeko asmoz 1993an elkarturiko erlezain talde bat gara.

Natura eta erleak arduraz eta arretaz zaindu nahiak elkartzen gaitu, bai eta bioaniztasuna eta ingurumena kontserbatu nahiak ere.

“Gure Eztia” erosi eta kontsumitzen ari garenean, erleekin eta GIEZ-BERRIko erlezainekin batera ari gara gure ingurune naturala mantentzen eta hobetzen.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar