Orain dela hilabete batzuk, Eroski hipermerkatu batean egon ginen ezti erosle eta kontsumitzaileei hizketalditxo bat emanez. Bertan, eztiaren propietateak erakusteaz eta ezti dastaketa egiteaz gain, Eroskik jarritako sukaldari batekin errezeta pare bat sukaldatzeko aukera eduki genuen.

Sukaldariak hainbat errezeta eman zizkigun eta orain horietako bat deskribatuko dizuegu. Osagaiak, kantitateak eta elaborazioa:

4 pertsonentzako osagaiak:

  • 100 g “espinaka baby”
  • 100 g rukula
  • 100 g laranja
  • 100 g sagarra
  • 100 g oilasko bular errea
  • 100 g gazta freskoa
  • 100 g tomate “cherry”

Ezti ozpin-oilio saltsa:

  • 30 g oliba olioa
  • 20 g ozpin baltsamikoa
  • 20 g eusko labeldun eztia
  • 10 g ekilore hazi txigortuak
  • Gatz pixkat bat

 

Elaborazioa: 

Espinakak eta rukula uretan garbitu, xukatu eta ohial baten laguntzarekin bere hortan uzten dugu.

Oilasko bularra erretzen hasten gara kanpo aldetik kolorea eduki eta barrutik mamitsu egon arte. Oilasko bularra erre dugun zartagin berberean, ekilore haziak bota eta ozpin baltsamiko pixka bat botatzen dugu. Zartaginetik kanpo, eztia, oliba olioa eta ozpina nahasten ditugu, saltsa kremoso bat sortuz. Gatz pittin bat bota eta toki epel batera eramaten dugu.

Amaitzeko, entsalada hasiko gara prestatzen. Espinakak eta kurkuma “bol” batera botatzen ditugu. Tomate “cherry”-a erditik mozten dugu, oilasko bularra ere ebaki eta gazta fresko bat gehitzen diogu. Ezti ozpin-oilio saltsa bota eta prest dugu jateko.

On egin!!

 

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar